sábado, 16 de febrero de 2013

HAUSNARKETA


TALDE LANA

Hausnarketarekin hasteko, zer den talde lana esatea nahitaezkoa ikusten dut. Talde lanean aritzea pertsona multzo batekin lan egitea da. Taldeak txikiak edo handiak izan daitezke, hau da, talde txikian aritzea 2 pertsonen artean lan egitea da eta talde handian aritzea, aldiz, 3 pertsonatik aurrera egiten den lan taldea da. Gainera taldean lan egiteak ere, besteengandik ikasteko aukera ematen du baita besteek gugandik ikasteko aukera ere. Azken finean, besteek dituzten jakintzak ezagutzeko aukera ematen digu eta taldean dauden kide guztiek, euren jakintzak, inpresioak, iritziak… kanporatzeko irtenbide ezin hobea ikusten dut. Beraz, taldean lan egiteak koherentzia, errespetua, iritzi desberdinak eztabaidatzea… eskatzen du.

Talde lanean aritzea kasu batzuetan ez da erraza, zeren eta, pertsonen  artean lan bat egiteak iritzi ezberdinak egotea ekartzen du eta askotan, helburu berdinera iristea ez da batere erraza. Hala eta guztiz ere, nire kasuan adibidez, talde lanean aritzea gogoko dut bakarka lan egitea baino, zeren, nahiz eta batzuetan kideen arteko ezberdintasunak egon eta bestea pentsatzen duena zure iritzia ez izan, kasu horietan,  jendearekin sozializatzen eta ikuspuntu desberdinak agerian utziz helburu berdina lortzera heldu gaitezke. Beraz, talde lanean aritzea badakidala uste dut. Askotan besteek dituzten ideiak entzun eta onartu behar dira eta gainera, besteek esaten dutena entzutea interesgarria iruditzen zait zeren eta, agian, bera izandako ideiarekin eta zu izandako ideiarekin  lanaren helburura heldu gaitezke eta guztion ekarpenak lanean sar daitezke.

Komentatutako guztiari aurre egiteko, guztion arteko eta bakoitzak bere buruarekin duen planifikazioa oso garrantzitsua dela uste dut. Azken finean, taldeko lan bat egiterako orduan zure buruan egin beharreko lan horren planifikazioa ez baduzu, ez dakizu nondik nora zoazen eta talde lanean galduta egongo bazina bezala sentitu ahal zara. Beraz, nire ustez, lehendabizi lan horri buruzko planifikazio txiki bat eduki behar duzu ideia batzuk lanean gehitu ahal izateko, eta bestalde, guztion artean eskema moduko bat egin gero, lana ondo garatu ahal izateko. Laburbilduz, zure buruan planifikazio bat egitea nahitaezkoa ikusten dut lana ondo irten dadin eta lanean ideiak adierazi ahal izateko.



IKASTEN IKASI

Ikastea zerbait barneratzea esan nahi du eta bizitza osoan zehar  egiten dugun zerbait da. Eskolan bakarrik ez dugu ikasten, eskolatik kanpo ere gauzak barneratzen ditugu, adibidez, bizitzan zehar gertatzen zaizkigun gertakariei esker ere ikasten dugu. Azken finean, bizitza osoan zehar jende desberdinarekin bizi behar izango dugu eta horrek,  guztietatik gauzak barneratzeko aukera ematen digu. Beraz, bai hezkuntza formaletik baita hezkuntza informaletik ere ikasteko aukera daukagu.

Bakoitzak ikasteko estrategia desberdinak eta eroso sentitzen garen estrategiak erabiltzen ditugu. Nire kasuan adibidez, baten baino gehiagotan irakurtzeko estrategia erabiltzen dut ikasten ari naizena ulertu arte. Beste batzuek aldiz, eskemak egiteko estrategiak erabiltzen dituzte baina hori, nire ikasteko moduarekin bat ez dator. Bestalde, ikasten ari naizenean niretzat lekurik erosoena nire logela izaten da, bertan inork ez didalako molestatzen, eta liburutegiak aldiz, ez ditut gogoko bertan edozer gauzagatik arreta galtzen dudalako. Beraz, normalean bakarrik ikasten dut hobeto kontzentratzen naizelako, baina ikasten bukatzen dudanean,  besteekin birpasatzeko estrategia erabiltzen dut horrela, kontzeptuak hobeto bereganatzen ditut eta.

KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA

Komunikazioa nahitaez gertatzen den zerbait da, ezinezkoa baita ez komunikatzea, zeren eta, jokabide guztiek komunikazioa adierazten dute. Beraz, komunikatzea bizitzan zehar gertatzen den zerbait da eta garrantzi handia daukana.

Pertsona bakoitzak dituzten sentimenduak, emozioak, iritziak… adieraztea beharrezkoa ikusten dut, horrek, bestea ezagutzeko aukera ematen dizulako eta komunikazio hobea egon daitekeelako pertsona bakoitzaren sentimenduak badakizkizu. Gainera, parte-hartzaileen konfiantza handitu egin daiteke. Ez da erraza zure sentimenduak kanpora ateratzea baina askotan, taldeko lanak egiterako orduan adibidez, beharrezkoak dira guztion arteko giro ona  eta feedback eraginkor bat bultzatzeko, beste modu batean esanda, bakoitzaren jarrera oso garrantzitsua da eta besteei entzutea eta besteek zeuri entzuteko borondatea egon behar da dituzun sentimenduak besteekin konpartitu ditzazun.

Nire kasuan adibidez, ez zait erraza egiten nire sentimenduak edo emozioak adieraztea, kasu honetan, betidanik berekoia izan naizelako, hau da, nire sentimenduak ia beti niretzako gordetzen ditut eta ez ditut besteekin konpartitzen nahiz eta, gutxika-gutxika eta denbora aurrera joan ahala gauza aldatzen doan. Gainera, nire ustez, besteekin sentimenduak konpartitzea nahitaezkoa ikusten dut erosoago sentitzen zarelako eta besteekin inpresio desberdinak alderatzeko aukera ematen dizulako. Beraz, nahiz eta batzuetan zaila egiten zaidan nire sentimenduak azaleraztea, askotan beharrezkoa izaten dela uste dut.

Jendearen aurrean aurkezpen bat egiterako orduan, hasiera batean urduri jartzen naiz eta keinu asko egiten ditut baina denbora aurrera doan heinean lasaitzen joaten naiz. Gainera, unibertsitatean jendearen aurrean aurkezpen dezente egin behar ditugunez, gutxika-gutxika erosoago egoten naiz. Hala ere, aurkezpen baten hasieran beti egoten dira hasierako urduritasunak eroso sentitu arren.