domingo, 19 de mayo de 2013

AZKEN HAUSNARKETA


Ikasgaiari eta blog honi amaiera emateko, azken hausnarketa bat egingo dut ikasgai honekin kurtso osoan zehar nola sentitu naizen azalduz eta ikasi ditudan kontzeptu desberdinei buruz ere hitz egingo dut.

Hasteko, ikasgai honekin nola sentitu naizen adieraziko dut. Ikasgai honekin aritzea, alde batetik ondo egon da eta beste alde batetik, aldiz, ez hain ondo, hau da, erabilitako metodologiari buruz hitz egiten nago. Batetik, zure kabuz ikasteko eta informazioa jasotzeko aukera ematen du, gero ikasitakoa eta jasotakoa blogean txertatzeko, baina beste aldetik, azterketarik ez izateak,  gehiago erlaxatzeko aukera ematen du eta horrek agian, azkenerako momenturako dena uztea ekartzen du. Nire kasuan adibidez, hori gertatu zait, klasean egunero egiten genuena paper batean jasotzen nuen, baina gehiena azkeneko asteetarako utzi dut, hots, blogean aurkitu eta ikasi ditudan kontzeptuak azkenerako utzita. Hala eta guztiz ere, metodologia nahiz eta beste ikasgai batzuen desberdina izan, aproposa ikusten dudala aipatu nahi dut. Askotan irakasle batzuk, azterketa finalerako uzten dute ikasgaiaren nota, eta nire ustez, lan desberdinak egiten eta beste modu batean jorratzen ikasgaia gehiago ikasi daiteke azterketa finalean baino.

Ikasgai hau gehienbat, bakarrik lan egiteko aukera eman izan du, eta batzuetan bakarrik lan egitea ondo etortzen da. Bloga adibidez, bakarrik egin dut eta nahiko eroso ibili naiz hura lantzen, nahiz eta agian, egun batzuetan idei gutxi izan eta kasu horietan, taldean lan egitea nahi izan. Horrela, beste baten ideiak txertatzeko aukera daukazu baina orokorrean, oso gustura ibili naiz bakarrik lan egiten.

Ildo honetatik jarraituz, ikasgai honetan ere, taldean lan egiteko aukera izan dugu, hala nola, experimentakzion asteetan, laguntza gaia lantzerakoan, POAT eta PAD kontzeptuak aztertzerakoan, … Kasu horietan ere, oso gustura ibili naiz, aurrerago esan dudan bezala, batzuetan taldean lan egitea beharrezkoa delako, alde batetik, idei gehiago egoten direlako eta bestetik, etorkizunean taldean lan egingo dugulako eta esperientzia izango dugulako talde lanean. Askotan, eroso zauden taldearekin lan egingo duzu eta beste batzuetan guztiz kontrakoa. Beraz, denetarik topatuko dugu gure lanean eta egoera horietan prestatuta egoteko aukera ematen digu. Baina momentuz, nahiko eroso egon naizela talde desberdin guztietan lan egiten adierazi beharra daukat.

Ikaskuntza prozesuaz gogoeta eginez gero, esan beharra daukat bloga egiterako orduan adibidez, estrategia desberdinak erabili behar izan ditudala. Aipatu dudan bezala, informazio asko sartu egin dut bertan eta askotan, daukazun informazioa agortzen zaizu, gehienbat bakarrik lan egiten duzunean, beraz, estrategia ezberdinei erreparatu behar diezu lana aurrera joan dadin. Kasu batzuetan, internet erabili dut gai bati buruz gehiago jakiteko eta informazioa borobiltzeko, beste kasu batzuetan, liburu ezberdinak, nire ikaskideen blogak ere begiratu egin ditut informazioa biltzeko asmoz, nire alboan dauden pertsonen iritziak ere kontuan hartu ditut gai bati buruz zerbait jakinez gero, … Beraz, tresna desberdinez baliatu naiz nire lana aurrera eramateko eta bloga osatzeko.

Ikasgai honi buruzko nituen helburuak bete egin dira. Lehenengo helburua, klasean emandako materia gero blogean txertatzea izan da, eta bete egin dudala uste du, hainbat gai jorratu ditugulako klasean eta gero berdina egin dudalako blogean, adibidez, Hezkuntza Premia Berezia, Laguntza, POAT eta PAD, … Eta bigarren helburua, bai bakarka zein taldeka ere ondo moldatzea eta esperientzia ona izatea izan da, eta honako helburu hau ere guztiz bete da, bakarka eroso sentitu naizelako eta taldeka ere, ondo moldatu naizelako eta guztien iritziak kontuan hartu direlako lan bat egin behar izan genuenean, esaterako, esperimentakzion asteetan.

Nahiz eta helburuak bete izan, kontzeptu batzuk beste batzuk baino gehiago ulertzea kostatu zaizkit eta horrek, arazo batzuk sortu dizkit helburuak guztiz betetzeko. Azken finean, pertsona bakoitza modu batekoa da eta pentsatzeko era desberdinak ere ditu, beraz, batzuei kontzeptu batzuk beste batzuei baino gehiago barneratzea kostatuko zaie. Pertsona bakoitza desberdina da eta premia berezi desberdinak izango ditugu, beraz, gizaki indibidual bezala tratatu beharra dago bakoitzaren premia bereziei behar bezala erantzutekoa.

Premia bereziak dituzten haurrekin lanean aritzeko adibidez, metodologia egokia erabili behar da eta Curriculumaren egokitzapena egin euren beharrak hoberen erantzuteko asmotan. Gainera, eskolak familiarekin harremanetan egotea eta behar den laguntza osoa eskatu baita eskaini ere egin behar du, haurra eroso egon eta garapenean aurrera joan dadin. Bestalde, eskolako kideekin ere kontaktuan egon behar da baita eskolatik kanpo dagoen laguntza zerbitzuekin ere, hala nola, berritzeguneko zerbitzuekin.

 Askotan, ez da batere erraza koordinazioa izatea, baina koordinazio egokia egon dadin adibidez, guztien parte-hartzea sustatu behar da eta guztien jarrera egokia izan behar da, hau da, edozertarako prestasuna edukitzea eta batzuetan, malgutasuna adieraztea. Beraz, guztien iritziak kontuan hartu behar dira haurren egokitzapena errazagoa izateko.

Bukatzeko, eta ikaskuntza prozesuari balorazio bat emateko asmotan, aurrerago aipatu dudan moduan, espero nituen helburuak eta emaitzak bete egin ditudala uste dut. Bestalde, ikasgaia bukatutzat eman dezaket alde batetik, zeren eta, denbora aurrera joan da eta kurtso bukaeran gaude, baina bestalde, ikasgai honi buruz gehiago ikasi behar dugula uste dut. Azken finean, gizartea etengabe aldatzen doa eta irakasleak izango garenok, inklusio eta aniztasunari buruz informazio gehiago ikasten aritu behar garela uste dut. Orain dela urte batzuk, irakasleak ez zituzten asko prestatzen gai hauei buruz, baina gaur egun, eskoletan dagoen aniztasuna dela eta, nahitaezkoa ikusten dut prestakuntza bat izatea.

Amaitzeko, ikasgai hau Hezkuntza Premia Berezia dituzten ikasleei erantzuteko baliagarria dela uste dut. Hasiera batean, ikasgaia hasi zenean eta ikasgaiaren aurkezpena izan genuenean, ez nekien oso ondo nondik nora zihoan gaia eta nondik nora joango nintzen ni gaia lantzen, baina aurrera gindoazen heinean, ikasgai hau nire buruan forma hartzen hasi zen eta hainbat kontzeptu desberdin landu ostean, konturatu nintzen beharrezko ikasgai bat zela bai aniztasunari baita Hezkuntza Premia Bereziari buruz jakintza berriak izateko eta etorkizunean halako egoera batean zaudenean, zer egin behar duzun jakiteko.

Laburbilduz, ikasgai hau oso baliagarria izan zaidala aipatu beharra daukat. Alde batetik, jorratutako hainbat kontzeptuei buruz ezer gutxi nekielako eta honi esker, kontzeptu berriak barneratu ditudalako eta bestetik, etorkizunerako baliagarria izango zaigulako. 



jueves, 16 de mayo de 2013

HPB-ekiko ESKU HARTZERAKO LAGUNTZA-ZERBITZUA


Laguntza-zerbitzu hauek eskolan edo eskolatik kanpo eman daitezke. Hona hemen eskolan ematen diren laguntza-zerbitzuak eta funtzioak eta eskolatik kanpo ematen direnak:

·         Laguntza zerbitzua eskolan:

1.    Irakasle aholkularia (eskola publikoetan) edo psikopedagogo edo orientatzailea (eskola kontsertatuetan):
-  Irakasle tutoreari baita irakasle taldeari ere lagundu eta orientatu, behar diren  egokitzapenak burutzerakoan.
Ikastetxearen ikasketa-buruarekin eta zuzendariarekin batera, laguntzazko hezkuntza jarduerak koordinatu.
Aholkuak eskaini jarduera-metodo pedagogiko antolatzaileak ezartzerakoan.
Egoera bakar batzuetan HPBdun haurrekin lan egingo du irakasle aholkulariak.

2.    Tutorea:
-   HPBen aholkularien ekintzak eta kanpoko laguntzaileenak koordinatzea berak duen kasu baten aurrean.
-   Ikasleen arduraduna da eta haurren jarraipena eraman behar du.
-   Gelan esku-hartzea daukaten irakasleen koordinazioa eraman behar du.
-  Gelako programaren egokitzapena eta egokitzapen indibidualak koordinatu behar ditu.

3.    Laguntza irakaslea (H.B.ko ibilbidea):
-  Ebaluazio adostu bat lortu ikasleek dituzten zailtasunen gainean eta hauek portaeren inguruan eragin ditzaketen.
-    Irakasleei egokitzapenak diseinatzen, garatzen eta ebaluatzen lagundu.
-    Ikasleekin lan egiteko plangintza prestatu tutorearekin lan egiten.
-    Tutorearekin batera, ikasleen jarraipena egin.

·         Eskolaz kanpoko laguntza zerbitzua:

1.    Foru aldundiko gizarte ongizate saila:
Umea txikia denean, diagnostikoa baieztatu eta estimulazio goiztiarraren finantziazioaz arduratu.
-   Behar diren laguntza ekonomikoak aztertu eta eman.
-   Gurasoen elkarteekin harremana izan.

2.    Guraso elkartetik sortutako zerbitzuak:
-    Diagnostikoak zehaztu.
-    Beharrei erantzuna eman.
-    Gurasoei laguntza eta orientabideak eman.
Zerbitzu espezifiko batzuk eskaini, hala nola, gela espezifikoak, errehabilitaziorako zerbitzuak, …

3.    Berritzegunetako Hezkuntza-Premia Berezien aholkulariak (psikologoak, pedagogoak, …)
-   Diagnostiko psiko-pedagogikoa, premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko proposamenak eta ikasle horien aurrerapenak kontrolatzen  dituzte.
-     Irakasleei aholkuak eta laguntza eskaintzen dizkiete.
-    Hezkuntza-premia zehatzak ikusita, informazio, diagnostiko eta aholkularitzaz  arduratzen dira.
4.    Berritzegunetako langile ibiltariak:
Langile ibiltariak: logopedak, fisioterapeutak, ikusmen-urrituak eskolan integratzeko irakasle laguntzaileak, …
-     Hezkuntza bereziko laguntzaileak:  ikasleen autonomian laguntza ematen dute eta gizarte integrazioan titulua dutenak dira.

HARRERA PLANA


Harrera Planaren funtziorik garrantzitsuena,  umeen integrazioa eta eskolatze  prozesua errazten dituen pausu edo neurri batzuk ezartzea izango da.  Eusko Jaurlaritzak, “Ikasle berriak ikastetxera egokitzen laguntzeko helburua duen jarduera protokoloa” bezala definitzen du.  Azken finean, Harrera Planak,  ikastetxera etortzen diren kanpoko ikasleen premia linguistiko eta Kurrikularrak bermatzeko estrategiak jaso behar ditu eta, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barruan kokatuta dago, hezkuntza maila guztietara aplikatzeko helburuarekin. 

Ume guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea daukate, hezkuntza hori, ikasle bakoitzaren ezaugarrietara moldatuta egonda. Curriculuma era orokorrean bideratuta dago, baina premia berezien existentziaz kontzienteak gara, baita eskakizun edo behar ezberdinez ere. Horregatik, ikastetxea aniztasunari erantzun egokia emateko gai izan behar da.

Harrera Plana aurrera eraman ahal izateko, lehenik eta behin ikasle berrien ezaugarriak berrikusi behar dira, hauen etorrerak eragiten dituen aldaketak txertatzea eta haien ikasketa prozesua eta inklusioa erraztea lortu behar duelako eskolak. Ezaugarri guzti hauek berrikusi ondoren, jarduera konkretuak diseinatu beharko dira, ikasle guztien inklusioa errazteko eta irakasleekiko harremanak bideratzeko.

Harrera Plana osatzearen lana, koordinazio pedagogikoko batzordeari dagokio, irakasle taldearen parte hartzea bermatuz. Beti ere, klaustroak eta OGG-ak onartu beharko dute diseinatutako plana. 



GELA EGONKORRA


Gela egonkorra haur guztien integrazioa bultzatzeko baliabide bat da, hau da, Hezkuntza Premia Berezi eta larriak dituzten ikasleei zuzendutako gunea da. Normalean, ikastetxe publikoetan dagoen gela da eta bertan egoten diren haurrak, baliabide egokituak erabili arren ohiko gelan erritmoa jarraitu ezin dutenak  hartzen dute parte.
Gela honetan ez dago ohiko geletan erabiltzen diren irakasgairik, alde batetik, autonomia eta komunikaziorako gaitasuna bezalako arloak jorratzen dira, eta bestetik, ikasketa trebetasunak lantzen dira. Oso eskola dinamikoak dira eta egitura eta gauzen kokapena haurren beharretara moldatzen da, hau da, behar dutena baino ez dago gelan, kontzentrazioa galtzeko arriskua egon ez dadin.
Gela egonkorretan, gehienez 5 ikasle egon daitezke eta maila ezberdinetako haurrak topatu ditzakegu, baina dituzten lanak banakakoak dira. Bakoitzaren premiei erantzun behar zaienez, material pertsonalizatua eta egokitua egon behar da.

Gela egonkorraren ezaugarriak honako hauek dira:
-     Behar den espezialitatea Pedagogia terapeutikoa da.
-     Gelak hezitzaile bat edo gehiago ditu.
-     Tutoreaz aparte, laguntzaile bat ere egoten da.
-     Gela bakoitzeko ratioa 4-5 ikaslekoa da, duten arazoaren arabera.
-     Curriculum egokitzapena egitea beharrezkoa da.
-     Curriculuma garatzeko material eta ekipamendu bereziak behar ditu.
-     Ohiko ikastetxean integraturiko espazio fisiko propioa du.
-     Espazio komunak, ordutegiak, eskola-eguna eta egutegiak, ikastetxe arruntak   dituen berdinak izango dira.

Gela egonkorretan parte hartzeko, ikasleek, honako hau eduki behar dute:
-     Erdiko mailako adimen-atzerapena, atzerapen larria edo atzerapen sakona.
-     Ezagutze-garapen baxua.
-     Ohiko ingurunean funtzionamendu eskasa.
-     Garapen oinarrizko eremuetan gorabeherak: soziala, portaera, komunikazioa …
-     Beste nahasmen batzuk, urritasun sentsoriala edo asaldura motrizak.
-     Banakako laguntzan eta lanak egiteko, askotan gainbegiratu beharra.

Beraz, ezaugarri guzti hauek kontuan hartuta, Curriculuma osatzean, honako aspektu hauek kontuan hartu behar dira:
-     Oinarrizko osasun eta ongizate-premiak.
-     Autonomia pertsonala.
-     Gizarte-ingurunearen ezagutza eta ulermena.
-     Gaitasun kognitiboen garapena.
-     Komunikazio-trebetasunen garapena.
-     Ingurune fisikoaren ezagutza.
-     Inguru desberdinen funtzionamendua: eskola, etxea, gizartea, lana …



miércoles, 15 de mayo de 2013

LAGUNTZA


Laguntza ikasleen garapena, heziketa, interesa eta ongizate pertsonala garatzeko estrategia edo errekurtsoa da. Normalean, ikasgela arruntean erabiltzen diren baliabideak edo jarduerak jarraitu ezin dituztenean ematen da, hau da, banakako laguntza eskainiko zaie.
Banakako laguntza, gelatik kanpo edo gelan bertan eman daiteke. Gelatik kanpo ematen denean, laguntza gelara joaten da haurra irakasle edo aholkulari batekin, eta gelan bertan ematen denean, aldiz, beste irakasle bat egoten da klasean bertan haur horrekin behar duen laguntza jasotzeko.
Agertzen den irudi honetan, 4 laguntza mota desberdin agertzen dira:




  
1.    Laguntza terapeutikoa: Laguntza mota hau ikasleentzat bideratuta dago eta bertan aditu edo espezialista desberdinak parte hartzen dute. Laguntza terapeutikoa laguntza geletan ematen da eta ez gela arruntetan, eta arau, curriculum, … propioak agertzen dira.

2.    Banakako laguntza edo laguntza kolaboratiboa: Laguntza mota hau ikasleentzat bideratuta dago, eta irakasleak ez badaki zer egin edo nola jokatu behar duen, beste irakasle batzuen laguntza izaten dute, hau da, guztiok kolaboratu egiten dute. Honako laguntza gela arruntean baino ez da ematen.

3.    Kontsulta edo errekurtso laguntza: Laguntza mota hau eskolan bertan ematen den laguntza da. Eskolak nola jokatu behar den ez dakienean, laguntza izaten duenean jorratzen da.

4.    Laguntza Curricularra: laguntza mota honekin, eskolaren hobekuntza lortzeko erabiltzen da. Eta honako hauei bideratuta egon daiteke:






  
·         Eskola: Bertan laguntza profesional desberdinak parte hartzen dute edozein aktibitate jorratzean.
·       Gela: Gela arruntaren irakaslea eta Laguntza irakaslea elkarlanean aritzen dira.
·       Irakaslea: Formakuntza laguntza bat eskaini egiten zaie prestakuntza hobeago bat izan dezaten.
·       Ikaslea: Banakako laguntza eskaini egiten da zailtasunak dituzten ikasleei.
·   Familia: Familiaren eta eskolaren arteko elkarlana sustatu egiten da bilera ezberdinak sortuz adibidez.
·    Eskolen arteko laguntza: Bertan, zentro ezberdinen artean, informazioa trukatu egiten dute, arazoak konpartitzen dute eta kasu batzuetan programa desberdinak elkarren artean diseinatzen dituzte.
   

ESPERIMENTAKZION


Bi aste eman ditugu esperimentakzion delakoarekin, hau da, Eskola Inklusiboaren Oinarriak eta Ikastetxearen Antolakuntzaren ikasgaiak elkartu egin dira eta 31.taldeko eta 32.taldeko ikasleak talde ezberdinetan banandu egin gara. Honen helburuetako bat, ohiko taldekoak ez diren pertsona ezberdinekin elkartzea eta talde lanean aritzea izan da.

Talde bakoitza gela batera joan da eta bertan, beste talde batekin topatu egin gara. Nire taldean adibidez, 2 pertsona baino ez ginen egon, beraz, beste talde batekin elkartu  ginen lanean aritzeko. Hasieran galduta ibili ginen ez genekielako zer egin behar genuen. Ez genekienez zer egin, bakoitzak zuen informazioa besteekin konpartitu genuen eta hortik abiatuta, gure murala egitea erabaki genuen.

Gure murala, talde elkarreragileei buruz doa. Gai hau erabaki genuen, alde batetik, kurtso honetan boluntario bezala ibili garelako eta bestetik, gai interesgarria iruditu zaigulako muralean txertatzeko. Bertan, talde elkarreragileak zer diren, zeintzuk diren helburuak, irakasle taldearen eta boluntarioen rolak zeintzuk diren, jarduerak nola antolatuta egon ahal diren eta bai boluntarioen ebaluazioa baita ikasleena ere agertzen da. Bukatzeko, aholkularien eta familien papera zein den agertzen da.

Amaiera emateko, esan beharra daukat, oso gustura ibili naizela tokatu zaidan taldearekin, bakoitzak bere ideiak ematen zituelako eta egin beharrekoak ondo banandu genituelako, adibidez, batek idazten zuen bitartean, besteek zer idatzi behar zuen esaten genuen, edo irudi ezberdinak ebaki egiten genituen, edo muralean irudiak itsasten genituen. Beraz, elkarlana sustatu egin dela argi eta garbi ikusten da.

Laburbilduz, esperimentakzion proiektua oso baliagarria iruditu zait gure etorkizunean prestatuta egon gaitezen.  Beste modu batean esanda, betiko pertsonekin lanean ibiltzea ohituta gaude eta era honetan, beste pertsona batzuekin elkarlanean ibiltzeko aukera ematen du. Beraz, proiektu hauek baten baino gehiagotan egiteko prest nago.



martes, 14 de mayo de 2013

TALDE ELKARRERAGILEAK


Blog honetan talde elkarreragilei buruz hitz egitea nahitaezkoa ikusten dut, alde batetik, ikasgai honekin bat datorrelako eta bestetik, talde elkarreragileen parte izan garelako kurtso honetan boluntarioak izanda. Beraz, sarrera honetan honi buruz hitz egiten ibiliko naiz.

·         ZER DIRA?
Gelako lana antolatzeko era malgua da, non ikasleak talde heterogeneoetan banatuta egoten diren eta talde bakoitzean pertsona heldu batek parte hartzen duen garatzen diren jarduera desberdinetan. Pertsona heldua beste irakasle bat izan daiteke edo boluntario bat.

·         HELBURUAK
       -      Talde heterogeneoak sortzea.
       -      Elkarrekintza sustatzea.
       -      Ikastea.
       -     Jarduera laburrak prestatzea motibazioa ez galtzeko.

·         ROLAK

a.    Irakasleena:
   -      Saioak antolatu eta jarduerak ikasketa helburuen arabera aukeratuko ditu.
   -      Boluntarioei lana azalduko die, jarduera bakoitzeko ariketak eta helburuak argituz.
   -      Koordinaketaz arduratuko da.
   -      Dinamika kudeatu behar du, hala nola, taldeak antolatu, denbora zehaztu, ...
   -      Balorazio orriak egin behar ditu.
   -      Gelako arduraduna izan behar da.

b.    Boluntarioena:
   -      Ekintzak azaldu behar dituzte.
   -      Berdinen arteko elkarrekintzak bultzatzea lortu behar du, adibidez, batak besteari  azaltzea eta laguntasuna sortzea.
   -      Jarduera dinamizatu.
   -      Elkarrekiko errespetua eta partaidetza bermatu.
   -      Irakasleari informazioa eman behar diote.
   -      Ikasle bakoitzaren jarraipena egin.
   -      Taldean agertu diren zailtasunak identifikatzea. 

·         TALDE ELKARRERAGILEETAN ELKARREKINTZA BULTZATZEN DITUZTEN ESTRETEGIAK:

1.    Jarduera ulertzeko estrategiak:
    -      Bata besteari lagundu.
    -      Kideari galdetu ea zer ulertu duen.
    -      Bakoitzak ulertutako komunean jarriko dute, ea berdina ulertu duten.

2.    Jardueran guztiok parte hartzeko estrategiak (zailtasunak daudenean)
    -     Guztiok egin dezaketen jarduerak jarri.
    -     Saioaren aurretik azalpenak eta laguntzak eman.

3.    Jarduera amaitzeko eta zuzentzeko estrategiak:
    -     Ea amaitzen duten taldez aldatu aurretik.
    -     Amaitzerakoan ikusi nola dagoen lana.
    -    Guztion artean lana zuzenduko dute, banakako lana baldin bada.
    -    Ondokoarekin  konparatuko dute lana.

·         JARDUERAK:
    -     Erronka kognitiboak agertu behar dira, motibazioa eta lankidetza bermatzeko.
    -     Manipulatzeko ekintzak egin behar dira.
    -     Jarduerak irekiak eta malguak izan behar dira.
    -     Baloreak sustatu behar dituzte.

·         EBALUAZIOA:

a.    Boluntarioak:
    -     Puntualtasuna eta asistentzia.
    -     Inplikazioa.
    -     Iniziatiba.
    -     Dinamizatzeko gaitasuna.

b.    Ikasleak:
    -      Lankidetza.
    -      Partaidetza.
    -      Errespetua.