DEFINIZIOA:
Arreta goiztiarra, 0-6
urte bitarteko haurrei, familiari eta ingurune sozialari aurkezten zaizkion esku-hartze
multzoari deritzo. Bertan, umeek dituzten edo izan ditzaketen arazoak lehen
bailen konpontzen saiatzen dira. Esku-hartze hauek profesional talde batek
finkatutakoak izan behar dira, hala nola, profesional “interdisciplinar” eta “transdisciplinar”.
Lehenengoak, arlo ezberdinetako adituak dira eta bigarrenak aldiz, arlo
desberdineko adituek elkarri ematen dioten informazioa jorratzen dutenak dira.
HELBURUAK:
Nahaste edota
gaixotasunak dituzten edo izan ditzaketen haurrei ahalik eta baliabide gehien
eman behar zaie beraien garapen integralerako, hala nola, arlo soziala, arlo
familiarra, arlo eskolarra eta autonomia pertsonalerako. Honako hauek dira
helburuetako batzuk:
·
Urritasun baten efektuak murriztea.
·
Oztopoak ekidin eta behar
espezifikoetara moldatzea.
·
Umearen garapena hobetzea.
·
Inguruneari arreta jartzea.
·
Transtorno baten efektuak ekidin.
·
Bigarren mailako defizitak saihestea.
PRINTZIPIOAK:
1.
Integrazioa, partaidetza eta
elkarrizketa.
2.
Aukera berdinak guztientzat.
3.
Instituzioen arteko koordinazioa.
4.
Deszentralizazioa.
5.
Disziplinartekotasuna.
EZAUGARRIAK:
Arreta goiztiarra
eduki behar duen haur batek ezaugarri bate do gehiago izaten dituzte baina
gehienetan bakarra izaten da. Honako hauek dira izan ditzaketen ezaugarriak:
·
Garapenean nahastea edukitzea.
·
Egoera sozial txar batean bizitzea.
·
Garapen psikoafektibo egokia ez izatea.
·
Maila biologiko egokia ez izatea.
MAILAK:
Arreta goiztiarra
prebentzioa da eta honako maila hauetan agertzen dira:
·
Lehen mailakoa: Haur Hezkuntzan eman
daitezkeen egoera arriskutsuak adierazi arauak eta zuzenbideak sortzeko.
·
Bigarren mailakoa: Urritasunak goiz
detektatu.
·
Hirugarren mailakoa: Urritasunei
irtenbidea eman.
ARRISKU TALDEAK:
1. Nahaste edo ezintasunak dituzten pertsonak.
2. Giza-ingurugiroa, hau da, inguru pobreak, guraso falta, haur abandonatuak
eta ama nerabeak.
3. Biologikoak: jaioberriak dira. Arrisku neurobiologikoak, sentsorio-bisualak
eta sentsorial auditiboak dituztenak.
ESKU-HARTZEA:
Egoera arriskutsuak
identifikatu eta urritasun bat daukaten haurra detektatu ondoren haurraren
urritasunari irtenbidea bilatu behar zaio. Beste modu batean esanda, urritasun
hori izanda haurra sozietatean integratu beharra dago eta horretarako, urritasun
txikiagoa bihurtzeko moduak aurkitu eta aplikatu behar dira bere familia eta
ingurua kontuan hartuta. Esku-hartze honetan, zerbitzu guztiek parte hartu
behar dute haurra ondo garatzeko.
Bestalde, Irakasleak
edo irakasleak izango garenak, haurra
klasean integratzea eta beste haurrekin hitz egitea lortu behar dugu. Hala ere,
argi dago haurra zein urritasun mota eta zein graduan daukan arabera ez dela
gai izango klase arrunta beste haur guztiak bezala jarraitzea. Horregatik,
curriculuma bere beharrei moldatu behar zaio klasetik atera Gabe, adibidez,
berarekin egongo den beste irakasle bat jartzea klasean…

