Ikasgaiari eta blog honi
amaiera emateko, azken hausnarketa bat egingo dut ikasgai honekin kurtso osoan
zehar nola sentitu naizen azalduz eta ikasi ditudan kontzeptu desberdinei buruz
ere hitz egingo dut.
Hasteko, ikasgai honekin nola
sentitu naizen adieraziko dut. Ikasgai honekin aritzea, alde batetik ondo egon
da eta beste alde batetik, aldiz, ez hain ondo, hau da, erabilitako
metodologiari buruz hitz egiten nago. Batetik, zure kabuz ikasteko eta
informazioa jasotzeko aukera ematen du, gero ikasitakoa eta jasotakoa blogean
txertatzeko, baina beste aldetik, azterketarik ez izateak, gehiago erlaxatzeko aukera ematen du eta
horrek agian, azkenerako momenturako dena uztea ekartzen du. Nire kasuan
adibidez, hori gertatu zait, klasean egunero egiten genuena paper batean
jasotzen nuen, baina gehiena azkeneko asteetarako utzi dut, hots, blogean
aurkitu eta ikasi ditudan kontzeptuak azkenerako utzita. Hala eta guztiz ere,
metodologia nahiz eta beste ikasgai batzuen desberdina izan, aproposa ikusten
dudala aipatu nahi dut. Askotan irakasle batzuk, azterketa finalerako uzten
dute ikasgaiaren nota, eta nire ustez, lan desberdinak egiten eta beste modu
batean jorratzen ikasgaia gehiago ikasi daiteke azterketa finalean baino.
Ikasgai hau gehienbat,
bakarrik lan egiteko aukera eman izan du, eta batzuetan bakarrik lan egitea
ondo etortzen da. Bloga adibidez, bakarrik egin dut eta nahiko eroso ibili naiz
hura lantzen, nahiz eta agian, egun batzuetan idei gutxi izan eta kasu
horietan, taldean lan egitea nahi izan. Horrela, beste baten ideiak txertatzeko
aukera daukazu baina orokorrean, oso gustura ibili naiz bakarrik lan egiten.
Ildo honetatik jarraituz, ikasgai
honetan ere, taldean lan egiteko aukera izan dugu, hala nola, experimentakzion
asteetan, laguntza gaia lantzerakoan, POAT eta PAD kontzeptuak aztertzerakoan,
… Kasu horietan ere, oso gustura ibili naiz, aurrerago esan dudan bezala,
batzuetan taldean lan egitea beharrezkoa delako, alde batetik, idei gehiago
egoten direlako eta bestetik, etorkizunean taldean lan egingo dugulako eta
esperientzia izango dugulako talde lanean. Askotan, eroso zauden taldearekin
lan egingo duzu eta beste batzuetan guztiz kontrakoa. Beraz, denetarik topatuko
dugu gure lanean eta egoera horietan prestatuta egoteko aukera ematen digu.
Baina momentuz, nahiko eroso egon naizela talde desberdin guztietan lan egiten
adierazi beharra daukat.
Ikaskuntza prozesuaz gogoeta
eginez gero, esan beharra daukat bloga egiterako orduan adibidez, estrategia
desberdinak erabili behar izan ditudala. Aipatu dudan bezala, informazio asko
sartu egin dut bertan eta askotan, daukazun informazioa agortzen zaizu,
gehienbat bakarrik lan egiten duzunean, beraz, estrategia ezberdinei erreparatu
behar diezu lana aurrera joan dadin. Kasu batzuetan, internet erabili dut gai
bati buruz gehiago jakiteko eta informazioa borobiltzeko, beste kasu batzuetan,
liburu ezberdinak, nire ikaskideen blogak ere begiratu egin ditut informazioa
biltzeko asmoz, nire alboan dauden pertsonen iritziak ere kontuan hartu ditut
gai bati buruz zerbait jakinez gero, … Beraz, tresna desberdinez baliatu naiz
nire lana aurrera eramateko eta bloga osatzeko.
Ikasgai honi buruzko nituen
helburuak bete egin dira. Lehenengo helburua, klasean emandako materia gero
blogean txertatzea izan da, eta bete egin dudala uste du, hainbat gai jorratu
ditugulako klasean eta gero berdina egin dudalako blogean, adibidez, Hezkuntza
Premia Berezia, Laguntza, POAT eta PAD, … Eta bigarren helburua, bai bakarka
zein taldeka ere ondo moldatzea eta esperientzia ona izatea izan da, eta honako
helburu hau ere guztiz bete da, bakarka eroso sentitu naizelako eta taldeka
ere, ondo moldatu naizelako eta guztien iritziak kontuan hartu direlako lan bat
egin behar izan genuenean, esaterako, esperimentakzion asteetan.
Nahiz eta helburuak bete izan,
kontzeptu batzuk beste batzuk baino gehiago ulertzea kostatu zaizkit eta
horrek, arazo batzuk sortu dizkit helburuak guztiz betetzeko. Azken finean,
pertsona bakoitza modu batekoa da eta pentsatzeko era desberdinak ere ditu,
beraz, batzuei kontzeptu batzuk beste batzuei baino gehiago barneratzea
kostatuko zaie. Pertsona bakoitza desberdina da eta premia berezi desberdinak
izango ditugu, beraz, gizaki indibidual bezala tratatu beharra dago bakoitzaren
premia bereziei behar bezala erantzutekoa.
Premia bereziak dituzten
haurrekin lanean aritzeko adibidez, metodologia egokia erabili behar da eta
Curriculumaren egokitzapena egin euren beharrak hoberen erantzuteko asmotan. Gainera,
eskolak familiarekin harremanetan egotea eta behar den laguntza osoa eskatu
baita eskaini ere egin behar du, haurra eroso egon eta garapenean aurrera joan
dadin. Bestalde, eskolako kideekin ere kontaktuan egon behar da baita eskolatik
kanpo dagoen laguntza zerbitzuekin ere, hala nola, berritzeguneko zerbitzuekin.
Askotan, ez da batere erraza koordinazioa
izatea, baina koordinazio egokia egon dadin adibidez, guztien parte-hartzea
sustatu behar da eta guztien jarrera egokia izan behar da, hau da, edozertarako
prestasuna edukitzea eta batzuetan, malgutasuna adieraztea. Beraz, guztien
iritziak kontuan hartu behar dira haurren egokitzapena errazagoa izateko.
Bukatzeko, eta ikaskuntza
prozesuari balorazio bat emateko asmotan, aurrerago aipatu dudan moduan, espero
nituen helburuak eta emaitzak bete egin ditudala uste dut. Bestalde, ikasgaia
bukatutzat eman dezaket alde batetik, zeren eta, denbora aurrera joan da eta
kurtso bukaeran gaude, baina bestalde, ikasgai honi buruz gehiago ikasi behar
dugula uste dut. Azken finean, gizartea etengabe aldatzen doa eta irakasleak
izango garenok, inklusio eta aniztasunari buruz informazio gehiago ikasten
aritu behar garela uste dut. Orain dela urte batzuk, irakasleak ez zituzten
asko prestatzen gai hauei buruz, baina gaur egun, eskoletan dagoen aniztasuna
dela eta, nahitaezkoa ikusten dut prestakuntza bat izatea.
Amaitzeko, ikasgai hau
Hezkuntza Premia Berezia dituzten ikasleei erantzuteko baliagarria dela uste
dut. Hasiera batean, ikasgaia hasi zenean eta ikasgaiaren aurkezpena izan
genuenean, ez nekien oso ondo nondik nora zihoan gaia eta nondik nora joango
nintzen ni gaia lantzen, baina aurrera gindoazen heinean, ikasgai hau nire
buruan forma hartzen hasi zen eta hainbat kontzeptu desberdin landu ostean,
konturatu nintzen beharrezko ikasgai bat zela bai aniztasunari baita Hezkuntza
Premia Bereziari buruz jakintza berriak izateko eta etorkizunean halako egoera
batean zaudenean, zer egin behar duzun jakiteko.
Laburbilduz, ikasgai hau oso
baliagarria izan zaidala aipatu beharra daukat. Alde batetik, jorratutako
hainbat kontzeptuei buruz ezer gutxi nekielako eta honi esker, kontzeptu
berriak barneratu ditudalako eta bestetik, etorkizunerako baliagarria izango
zaigulako.







