viernes, 5 de abril de 2013

HPBdun IKASLEENTZAT HEZKUNTZA-ERANTZUNA


Aurreko sarrera kontuan hartuta, HPBdun ikasleak laguntza gehiago edo berezia beharko du bere ikaste-helburuak lortu ahal izateko. Horregatik, ikasle hauen beharrei erantzuteko zer nolako aukerak egon daitezkeen aztertuko dut hurrengo sarrera honetan. Alde batetik, laguntza-sistemaren aukerak eta eskola mota posibleak aztertuko ditut eta beste alde batetik, eskola inklusibo batean HPB dituzten haurrekin izan beharreko eskuhartzeen bideo bat jarriko dizuet.

Laguntza-sistemaren aukerak eta eskola mota posibleak:

·  Laguntza gela (LG): Ikasgela arrunteko baliabide eta jarduerekin ase ezin diren
   premiak dituzten ikasleei, eskolatzean laguntzeko aukera ematen denean. Gela hauek ia
   ikastetxe guztietan aurki daitezke.
    
    Eskaintzen den arreta Laguntza Gelaren espazioan eman daiteke edo, bestela, Laguntza
    Gelako irakaslea gela arruntera joateko aukera izan dezake. Azkenaldi hauetan bigarren
    ideia aurrera eramaten da, hau da, profesional desberdinen arteko elkarlana sustatzeko
    asmotan, Laguntza Gelako irakaslea ikasgela arrunterako baliabide garrantzitsua
    bihurtzen da. Gainera, ikasgela batean bi irakasle egoteak, taldekatze desberdinak
    egiteko aukera handiagoa ematen du.

· Gela egonkorra: Ikastetxe arruntetan, beharrezko curriculum-egokitzapenak egin arren,
  zailtasun larriak dituztelako curriculum arrunta ikaskideen erritmoan egoterik ez duten
  ikasleei edo gainerako ikasleekin gutxitan elkar ditzakegunei erantzuteko sortutako gelak
 dira. Honelako gelak ez daude ikastetxe guztietan, beharren arabera proposatutakoak eta
 administrazioak kudeatutakoak dira.

· Hezkuntza Bereziko Ikastetxeak: Ikasle batzuek premia larriak dituztenez, ikastetxe
  arruntetan sartzeko aukera ez dute izaten eta, kasu horietan honelako aukera izaten dute.
  Ikastetxe hauen xedea, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei beren larritasun eta
  iraunkortasunaren araberako hezkuntza egokitua eskaintzea da.


Bukatzeko, eskola inklusibo batean HPB dituzten haurrekin izan beharreko esku-hartzeen bideo bat jarri dizuet. Gustukoa eta etorkizunerako baliagarria izatea espero dut.












1 comentario:

  1. zer dio Parrillak, hona hemen eredu ekologikotik begirada bat...

    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmemFyaEItbU5UcW8/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar