miércoles, 3 de abril de 2013

NORMALIZAZIO-PRINTZIPIOA


Normalizazio-printzipioaren atalari hasiera emateko, normalizazioaren eta integrazioaren arteko desberdintasuna azalduko dut. Normalizazioa, gure ahaleginen xedea da, hau da, atzeratuak eta bere urritasunak onartzea, eta bizi-baldintza normalak eskaintzea. Eta integrazioa, aldiz, aurreko guztia gertatzeko eman behar den metodoa, hau da, normalizazioa emateko bidea izango da. Beraz, normalizazio-printzipioaren xedea, urritasunak dituzten jendeak gainerako jendeak dituzten eskubide eta baldintza berdinak jasotzea nahi du. Beste modu batean esanda, atzeratuen taldeak jasaten duen marjinazio kaltegarria zuzentzeko asmoa dauka normalizazio-printzipioak.

Hasiera-hasieratik adimen gutxiko pertsonak gizarteko benetako partaideak ez zirela uste izan da, eta horren ondorioz, gainerako hiritarrei baino arreta gutxiago jarri zaie marjinazioa eta diskriminazioa sustatuz. XIX.mendean atzeratuen eta gaixo mentalen arteko bereizketa bat egin zen baina, ez zen espero zen bezala gertatu. Horren ondorioz, egoitzak egin ziren eta adimen-urritasuna behin betikoa zela eta ez zegoela hori sendatzeko tratamendu eraginkorrik uste izan zen. Beraz, adimen urriko pertsonek “ezertarako ez diren pertsonak” etiketa zeramaten.

Normalizazio-printzipioa iraultzailetzat hartu da eta, atzeratuentzat ondorio onuragarriak izan ditu, hala nola, gainerako herritarrek dituzten eskubide eta betebehar berberak izatea. Beste modu batean esanda, atzeratuak eta bere urritasunak onartzea, eta bizi-baldintza normalak eskaintzea, gainerako herritarrek dituzten berdinak. Horrela, guztiek beren gaitasunak erabat garatzeko aukera izango dute.

Bizi-baldintza normalak eskaintzea, honako hauei egiten diet erreferentzia: bizitoki-baldintzei, lan-baldintzei, eta aisialdi-baldintzei. 3 alderdi hauek kontuan hartuta, beste eskubide batzuk badaudela ere esan beharra dago, hala nola, bozkatzeko eskubidea, ezkontzeko eskubidea, seme-alabak izateko ezkubidea, besteak beste.

Laburbilduz, normalizazio-printzipioa gai honetan aurrerapauso handia egin duela argi eta garbi dago, baina oraindik lan gehiago egin behar da adimen urriko pertsonen marjinazioa eta diskriminazioa alde batera utxi ahal izateko. 



1 comentario:

  1. Beraz...

    Aguado, T. (2033): Pedagogía intercultural. Aravaca (Madrid): Mc Graw Hill.

    "Los cambios del sistema educativo deben incluir cambios no solo en el curriculo, sino en todas las dimensiones del proceso: actitudes y formación del profesorado, estrategias de enseñanza, motivación y comunicación, materiales y recursos, agrupamientos y evaluaciones, metas y normas del centro.”

    ResponderEliminar