Klasean parabola bat aztertu dugu eta bertan,
eskola diferenteak daudela konturatu gara. Honako hauek izan dira aurkitu diren
eskolak : eskola selektiboa, eskola integratzailea eta eskola inklusiboa.
Eskola selektiboaren helburua beste eskola edo
irakasleek baino gehiago jakitea da eta horrela ez bada, bazterkeria sustatzen
da. Beraz, Curriculum orokorra dago eta egokitzeko aukerarik ez. Eskola
integratzailean, Curriculum orokorra jarraitu ezin duten ikasleentzat
Curriculuma egokitu egin daiteke. Eta eskola inklusiboan, berriz, Curriculum
orokorra egokitu egiten da edonork parte har dezan. Laburbilduz, lehenengoan
aniztasuna ez da sustatzen, bigarrenean pixka bat sustatzen da, eta
azkenengoan, aldiz, aniztasuna guztiz sustatzen da.
Aurretik esandakoarekin batera, eskola
inklusiboa sustatzea ezinbestekoa dela
ikusten dut. Eskola inklusiboak guztiontzat eskola eraginkor bat egitea du
helburu, desberdintasunak eta bereizketak baztertuz, eta honek, eskolak,
ikasleen aniztasunera egokitzeko aukera emango du.
Guzti hau eman ahal izateko, honako baldintza
hauek bete behar dira:
- Aniztasuna baliotzat hartu behar da, edozein jardun diskriminatzaile baztertuz.
- Irakatsi eta ikasteko prozesuan konpromisoa hartu behar da.
- Testuingurua kontuan hartu behar da, testuinguru horretan pertsona guztiak eta horien desberdintasunak bilduko baitira eta.
- Ikasle bakoitzarentzat onena izango den curriculuma planifikatu, garatu eta ebaluatu behar da.
- Hezkuntza-erakundea indartu behar da.
- Guztion elkarlana sustatu behar da.
Amaiera emateko eta guztia laburbilduz, eskola
inklusiboa ikasle guztien hezkuntzaz arduratzen da gizartean dagoen aniztasuna
kontuan hartuz. Beste modu batean esanda, gizarte honetan, jende desberdinak
gaude eta bata bestarengandik desberdinak gara, beraz, inklusioaren bidez,
guztion ezaugarriak errespetatu eta onartu behar ditugu elkarbizitza sustatuz.
Azken finean, eskola inklusiboak ikasle guztien arrakasta lortu nahi du errespetua
egonda eta bazterkeriak alde batera utziz.

zein dira postulatuak? zer dakizu hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta baloratzeko gidari buruz? izan kontutan ikaste koadernoa dela zer da eskola inlusiboa ikerketari erantzuteko eta erakusteko tresna??!!
ResponderEliminar