jueves, 28 de marzo de 2013

ESKOLA INKLUSIBOA


    Klasean parabola bat aztertu dugu eta bertan, eskola diferenteak daudela konturatu gara. Honako hauek izan dira aurkitu diren eskolak : eskola selektiboa, eskola integratzailea eta eskola inklusiboa.

    Eskola selektiboaren helburua beste eskola edo irakasleek baino gehiago jakitea da eta horrela ez bada, bazterkeria sustatzen da. Beraz, Curriculum orokorra dago eta egokitzeko aukerarik ez. Eskola integratzailean, Curriculum orokorra jarraitu ezin duten ikasleentzat Curriculuma egokitu egin daiteke. Eta eskola inklusiboan, berriz, Curriculum orokorra egokitu egiten da edonork parte har dezan. Laburbilduz, lehenengoan aniztasuna ez da sustatzen, bigarrenean pixka bat sustatzen da, eta azkenengoan, aldiz, aniztasuna guztiz sustatzen da.

  Aurretik esandakoarekin batera, eskola inklusiboa  sustatzea ezinbestekoa dela ikusten dut. Eskola inklusiboak guztiontzat eskola eraginkor bat egitea du helburu, desberdintasunak eta bereizketak baztertuz, eta honek, eskolak, ikasleen aniztasunera egokitzeko aukera emango du.

    Guzti hau eman ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
  •         Aniztasuna baliotzat hartu behar da, edozein jardun diskriminatzaile baztertuz.
  •     Irakatsi eta ikasteko prozesuan konpromisoa hartu behar da.
  •         Testuingurua kontuan hartu behar da, testuinguru horretan pertsona guztiak eta horien desberdintasunak bilduko baitira eta.
  •         Ikasle bakoitzarentzat onena izango den curriculuma planifikatu, garatu eta ebaluatu behar da.
  •         Hezkuntza-erakundea indartu behar da.
  •        Guztion elkarlana sustatu behar da.


   Amaiera emateko eta guztia laburbilduz, eskola inklusiboa ikasle guztien hezkuntzaz arduratzen da gizartean dagoen aniztasuna kontuan hartuz. Beste modu batean esanda, gizarte honetan, jende desberdinak gaude eta bata bestarengandik desberdinak gara, beraz, inklusioaren bidez, guztion ezaugarriak errespetatu eta onartu behar ditugu elkarbizitza sustatuz. Azken finean, eskola inklusiboak ikasle guztien arrakasta lortu nahi du errespetua egonda eta bazterkeriak alde batera utziz.



1 comentario:

  1. zein dira postulatuak? zer dakizu hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta baloratzeko gidari buruz? izan kontutan ikaste koadernoa dela zer da eskola inlusiboa ikerketari erantzuteko eta erakusteko tresna??!!

    ResponderEliminar