· Hezkuntza
premia berezia: Ikasleak haien eskolatzearen aldi batean, edo eskolatze osoan,
hezkuntza-laguntza eta arreta ezpezifikoak behar dituztenean ematen da. Haien
hezkuntzan arazoak sortzen dituzten urritasunak honakoak izan daitezke:
elbarritasun fisikoak, psikikoak edo sentimenezkoak pairatzea, portaeraren
nahaste larriak agertzea, gizarte eta kultur mailako egoera ahuletan egotea eta
goi mailako gaitasun intelektualei lotutako baldintza pertsonalengatik arreta
espezifikoaren beharra izatea.
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak, beste
umeekin ikasteko baliabide berdinak izaten dituzte eta bazterkeria alde batera
uzten da. Beste modu batean esanda, ikasteko eta dituzten gaitasunak garatzeko
aukera berdinak izaten dituzte eta “normaltzat” hartzen diren umeengandik
bereizteko edo baztertzeko aukera ez du ematen. Testuingurua moldatu egiten da
guztiok parte hartu ahal izateko eta haien autonomia pertsonala garatzen joan
daitezen.
·
Hezkuntza
berezia: Behar bereziak dituzten ikasleekin soilik burutzen den hezkuntza da.
Lehen, urritasunak zituzten haurrak baztertuak izaten ziren, eta “ezertarako ez
diren pertsonak” bezala etiketatuta egoten ziren. Baina gaur egun, aldiz, beste
ikasleekin batera eskolaratuak egoten dira.
zer aldatzen da kasu bakoitzean:
ResponderEliminarhttps://docs.google.com/document/d/1csVfuAg8fEngQsz-3-ahJttOQ6HDPrIhwKP25oHpOUU/edit?usp=sharing