Aurreko sarrera kontuan hartuta, HPBdun ikasleak
laguntza gehiago edo berezia beharko du bere ikaste-helburuak lortu ahal
izateko. Horregatik, ikasle hauen beharrei erantzuteko zer nolako aukerak egon
daitezkeen aztertuko dut hurrengo sarrera honetan. Alde batetik,
laguntza-sistemaren aukerak eta eskola mota posibleak aztertuko ditut eta beste
alde batetik, eskola inklusibo batean HPB dituzten haurrekin izan beharreko
eskuhartzeen bideo bat jarriko dizuet.
Laguntza-sistemaren aukerak eta eskola mota posibleak:
· Laguntza
gela (LG): Ikasgela arrunteko
baliabide eta jarduerekin ase ezin diren
premiak dituzten ikasleei, eskolatzean
laguntzeko aukera ematen denean. Gela hauek ia
ikastetxe guztietan aurki
daitezke.
Eskaintzen den arreta Laguntza Gelaren espazioan eman
daiteke edo, bestela, Laguntza
Gelako irakaslea gela arruntera joateko aukera
izan dezake. Azkenaldi hauetan bigarren
ideia aurrera eramaten da, hau da,
profesional desberdinen arteko elkarlana sustatzeko
asmotan, Laguntza Gelako
irakaslea ikasgela arrunterako baliabide garrantzitsua
bihurtzen da. Gainera,
ikasgela batean bi irakasle egoteak, taldekatze desberdinak
egiteko aukera
handiagoa ematen du.
· Gela egonkorra: Ikastetxe arruntetan, beharrezko
curriculum-egokitzapenak egin arren,
zailtasun larriak dituztelako curriculum
arrunta ikaskideen erritmoan egoterik ez duten
ikasleei edo gainerako
ikasleekin gutxitan elkar ditzakegunei erantzuteko sortutako gelak
dira.
Honelako gelak ez daude ikastetxe guztietan, beharren arabera proposatutakoak
eta
administrazioak kudeatutakoak dira.
· Hezkuntza Bereziko Ikastetxeak: Ikasle batzuek premia larriak dituztenez,
ikastetxe
arruntetan sartzeko aukera ez dute izaten eta, kasu horietan honelako
aukera izaten dute.
Ikastetxe hauen xedea, hezkuntza premia bereziak dituzten
ikasleei beren larritasun eta
iraunkortasunaren araberako hezkuntza egokitua
eskaintzea da.
Bukatzeko, eskola inklusibo batean HPB dituzten haurrekin izan
beharreko esku-hartzeen bideo bat jarri dizuet. Gustukoa eta etorkizunerako
baliagarria izatea espero dut.

zer dio Parrillak, hona hemen eredu ekologikotik begirada bat...
ResponderEliminarhttps://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmemFyaEItbU5UcW8/edit?usp=sharing