lunes, 29 de abril de 2013

ARRETA GOIZTIARRA


DEFINIZIOA:
Arreta goiztiarra, 0-6 urte bitarteko haurrei, familiari eta ingurune sozialari aurkezten zaizkion esku-hartze multzoari deritzo. Bertan, umeek dituzten edo izan ditzaketen arazoak lehen bailen konpontzen saiatzen dira. Esku-hartze hauek profesional talde batek finkatutakoak izan behar dira, hala nola, profesional “interdisciplinar” eta “transdisciplinar”. Lehenengoak, arlo ezberdinetako adituak dira eta bigarrenak aldiz, arlo desberdineko adituek elkarri ematen dioten informazioa jorratzen dutenak dira.
HELBURUAK:
Nahaste edota gaixotasunak dituzten edo izan ditzaketen haurrei ahalik eta baliabide gehien eman behar zaie beraien garapen integralerako, hala nola, arlo soziala, arlo familiarra, arlo eskolarra eta autonomia pertsonalerako. Honako hauek dira helburuetako batzuk:
·         Urritasun baten efektuak murriztea.
·         Oztopoak ekidin eta behar espezifikoetara moldatzea.
·         Umearen garapena hobetzea.
·         Inguruneari arreta jartzea.
·         Transtorno baten efektuak ekidin.
·         Bigarren mailako defizitak saihestea.
PRINTZIPIOAK:
1.      Integrazioa, partaidetza eta elkarrizketa.
2.      Aukera berdinak guztientzat.
3.      Instituzioen arteko koordinazioa.
4.      Deszentralizazioa.
5.      Disziplinartekotasuna.
EZAUGARRIAK:
Arreta goiztiarra eduki behar duen haur batek ezaugarri bate do gehiago izaten dituzte baina gehienetan bakarra izaten da. Honako hauek dira izan ditzaketen ezaugarriak:
·         Garapenean nahastea edukitzea.
·         Egoera sozial txar batean bizitzea.
·         Garapen psikoafektibo egokia ez izatea.
·         Maila biologiko egokia ez izatea.
MAILAK:
Arreta goiztiarra prebentzioa da eta honako maila hauetan agertzen dira:
·         Lehen mailakoa: Haur Hezkuntzan eman daitezkeen egoera arriskutsuak adierazi arauak eta zuzenbideak sortzeko.
·         Bigarren mailakoa: Urritasunak goiz detektatu.
·         Hirugarren mailakoa: Urritasunei irtenbidea eman. 
ARRISKU TALDEAK:
1.      Nahaste edo ezintasunak dituzten pertsonak.
2.      Giza-ingurugiroa, hau da, inguru pobreak, guraso falta, haur abandonatuak eta ama nerabeak.
3.      Biologikoak: jaioberriak dira. Arrisku neurobiologikoak, sentsorio-bisualak eta sentsorial auditiboak dituztenak.
ESKU-HARTZEA:
Egoera arriskutsuak identifikatu eta urritasun bat daukaten haurra detektatu ondoren haurraren urritasunari irtenbidea bilatu behar zaio. Beste modu batean esanda, urritasun hori izanda haurra sozietatean integratu beharra dago eta horretarako, urritasun  txikiagoa bihurtzeko moduak aurkitu eta aplikatu behar dira bere familia eta ingurua kontuan hartuta. Esku-hartze honetan, zerbitzu guztiek parte hartu behar dute haurra ondo garatzeko.
Bestalde, Irakasleak edo irakasleak izango garenak,  haurra klasean integratzea eta beste haurrekin hitz egitea lortu behar dugu. Hala ere, argi dago haurra zein urritasun mota eta zein graduan daukan arabera ez dela gai izango klase arrunta beste haur guztiak bezala jarraitzea. Horregatik, curriculuma bere beharrei moldatu behar zaio klasetik atera Gabe, adibidez, berarekin egongo den beste irakasle bat jartzea klasean…




2 comentarios:

  1. protokoloa, laguntza sareak, ikas komunitatea, laguntza motak,prebentzio maila tutoretza saioetatik, aholkularitza,


    ikasle izan nuen, gaur irakaslea da, hala dio...
    https://docs.google.com/document/d/1QurWfkYXlwBmsZUBS3QVcqssMcEQ7HFXGADce7Q0I9k/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar
  2. Lohitzune, izan kontu asteko sarrera bat dela gutxienez, hamabi asteko ikasgaia denez...
    Eman indarra azken hausnarketari...
    nota moduan izan leike 5 /6 tartean

    ResponderEliminar