Normalizazio-printzipioaren atalari hasiera emateko,
normalizazioaren eta integrazioaren arteko desberdintasuna azalduko dut.
Normalizazioa, gure ahaleginen xedea da, hau da, atzeratuak eta bere
urritasunak onartzea, eta bizi-baldintza normalak eskaintzea. Eta integrazioa,
aldiz, aurreko guztia gertatzeko eman behar den metodoa, hau da, normalizazioa
emateko bidea izango da. Beraz, normalizazio-printzipioaren xedea, urritasunak
dituzten jendeak gainerako jendeak dituzten eskubide eta baldintza berdinak
jasotzea nahi du. Beste modu batean esanda, atzeratuen taldeak jasaten duen
marjinazio kaltegarria zuzentzeko asmoa dauka normalizazio-printzipioak.
Hasiera-hasieratik adimen gutxiko pertsonak gizarteko
benetako partaideak ez zirela uste izan da, eta horren ondorioz, gainerako
hiritarrei baino arreta gutxiago jarri zaie marjinazioa eta diskriminazioa
sustatuz. XIX.mendean atzeratuen eta gaixo mentalen arteko bereizketa bat egin
zen baina, ez zen espero zen bezala gertatu. Horren ondorioz, egoitzak egin
ziren eta adimen-urritasuna behin betikoa zela eta ez zegoela hori sendatzeko
tratamendu eraginkorrik uste izan zen. Beraz, adimen urriko pertsonek
“ezertarako ez diren pertsonak” etiketa zeramaten.
Normalizazio-printzipioa iraultzailetzat hartu da eta,
atzeratuentzat ondorio onuragarriak izan ditu, hala nola, gainerako herritarrek
dituzten eskubide eta betebehar berberak izatea. Beste modu batean esanda,
atzeratuak eta bere urritasunak onartzea, eta bizi-baldintza normalak
eskaintzea, gainerako herritarrek dituzten berdinak. Horrela, guztiek beren
gaitasunak erabat garatzeko aukera izango dute.
Bizi-baldintza normalak eskaintzea, honako hauei
egiten diet erreferentzia: bizitoki-baldintzei, lan-baldintzei, eta
aisialdi-baldintzei. 3 alderdi hauek kontuan hartuta, beste eskubide batzuk badaudela
ere esan beharra dago, hala nola, bozkatzeko eskubidea, ezkontzeko eskubidea,
seme-alabak izateko ezkubidea, besteak beste.
Laburbilduz, normalizazio-printzipioa gai honetan
aurrerapauso handia egin duela argi eta garbi dago, baina oraindik lan gehiago
egin behar da adimen urriko pertsonen marjinazioa eta diskriminazioa alde
batera utxi ahal izateko.
Beraz...
ResponderEliminarAguado, T. (2033): Pedagogía intercultural. Aravaca (Madrid): Mc Graw Hill.
"Los cambios del sistema educativo deben incluir cambios no solo en el curriculo, sino en todas las dimensiones del proceso: actitudes y formación del profesorado, estrategias de enseñanza, motivación y comunicación, materiales y recursos, agrupamientos y evaluaciones, metas y normas del centro.”