domingo, 19 de mayo de 2013

AZKEN HAUSNARKETA


Ikasgaiari eta blog honi amaiera emateko, azken hausnarketa bat egingo dut ikasgai honekin kurtso osoan zehar nola sentitu naizen azalduz eta ikasi ditudan kontzeptu desberdinei buruz ere hitz egingo dut.

Hasteko, ikasgai honekin nola sentitu naizen adieraziko dut. Ikasgai honekin aritzea, alde batetik ondo egon da eta beste alde batetik, aldiz, ez hain ondo, hau da, erabilitako metodologiari buruz hitz egiten nago. Batetik, zure kabuz ikasteko eta informazioa jasotzeko aukera ematen du, gero ikasitakoa eta jasotakoa blogean txertatzeko, baina beste aldetik, azterketarik ez izateak,  gehiago erlaxatzeko aukera ematen du eta horrek agian, azkenerako momenturako dena uztea ekartzen du. Nire kasuan adibidez, hori gertatu zait, klasean egunero egiten genuena paper batean jasotzen nuen, baina gehiena azkeneko asteetarako utzi dut, hots, blogean aurkitu eta ikasi ditudan kontzeptuak azkenerako utzita. Hala eta guztiz ere, metodologia nahiz eta beste ikasgai batzuen desberdina izan, aproposa ikusten dudala aipatu nahi dut. Askotan irakasle batzuk, azterketa finalerako uzten dute ikasgaiaren nota, eta nire ustez, lan desberdinak egiten eta beste modu batean jorratzen ikasgaia gehiago ikasi daiteke azterketa finalean baino.

Ikasgai hau gehienbat, bakarrik lan egiteko aukera eman izan du, eta batzuetan bakarrik lan egitea ondo etortzen da. Bloga adibidez, bakarrik egin dut eta nahiko eroso ibili naiz hura lantzen, nahiz eta agian, egun batzuetan idei gutxi izan eta kasu horietan, taldean lan egitea nahi izan. Horrela, beste baten ideiak txertatzeko aukera daukazu baina orokorrean, oso gustura ibili naiz bakarrik lan egiten.

Ildo honetatik jarraituz, ikasgai honetan ere, taldean lan egiteko aukera izan dugu, hala nola, experimentakzion asteetan, laguntza gaia lantzerakoan, POAT eta PAD kontzeptuak aztertzerakoan, … Kasu horietan ere, oso gustura ibili naiz, aurrerago esan dudan bezala, batzuetan taldean lan egitea beharrezkoa delako, alde batetik, idei gehiago egoten direlako eta bestetik, etorkizunean taldean lan egingo dugulako eta esperientzia izango dugulako talde lanean. Askotan, eroso zauden taldearekin lan egingo duzu eta beste batzuetan guztiz kontrakoa. Beraz, denetarik topatuko dugu gure lanean eta egoera horietan prestatuta egoteko aukera ematen digu. Baina momentuz, nahiko eroso egon naizela talde desberdin guztietan lan egiten adierazi beharra daukat.

Ikaskuntza prozesuaz gogoeta eginez gero, esan beharra daukat bloga egiterako orduan adibidez, estrategia desberdinak erabili behar izan ditudala. Aipatu dudan bezala, informazio asko sartu egin dut bertan eta askotan, daukazun informazioa agortzen zaizu, gehienbat bakarrik lan egiten duzunean, beraz, estrategia ezberdinei erreparatu behar diezu lana aurrera joan dadin. Kasu batzuetan, internet erabili dut gai bati buruz gehiago jakiteko eta informazioa borobiltzeko, beste kasu batzuetan, liburu ezberdinak, nire ikaskideen blogak ere begiratu egin ditut informazioa biltzeko asmoz, nire alboan dauden pertsonen iritziak ere kontuan hartu ditut gai bati buruz zerbait jakinez gero, … Beraz, tresna desberdinez baliatu naiz nire lana aurrera eramateko eta bloga osatzeko.

Ikasgai honi buruzko nituen helburuak bete egin dira. Lehenengo helburua, klasean emandako materia gero blogean txertatzea izan da, eta bete egin dudala uste du, hainbat gai jorratu ditugulako klasean eta gero berdina egin dudalako blogean, adibidez, Hezkuntza Premia Berezia, Laguntza, POAT eta PAD, … Eta bigarren helburua, bai bakarka zein taldeka ere ondo moldatzea eta esperientzia ona izatea izan da, eta honako helburu hau ere guztiz bete da, bakarka eroso sentitu naizelako eta taldeka ere, ondo moldatu naizelako eta guztien iritziak kontuan hartu direlako lan bat egin behar izan genuenean, esaterako, esperimentakzion asteetan.

Nahiz eta helburuak bete izan, kontzeptu batzuk beste batzuk baino gehiago ulertzea kostatu zaizkit eta horrek, arazo batzuk sortu dizkit helburuak guztiz betetzeko. Azken finean, pertsona bakoitza modu batekoa da eta pentsatzeko era desberdinak ere ditu, beraz, batzuei kontzeptu batzuk beste batzuei baino gehiago barneratzea kostatuko zaie. Pertsona bakoitza desberdina da eta premia berezi desberdinak izango ditugu, beraz, gizaki indibidual bezala tratatu beharra dago bakoitzaren premia bereziei behar bezala erantzutekoa.

Premia bereziak dituzten haurrekin lanean aritzeko adibidez, metodologia egokia erabili behar da eta Curriculumaren egokitzapena egin euren beharrak hoberen erantzuteko asmotan. Gainera, eskolak familiarekin harremanetan egotea eta behar den laguntza osoa eskatu baita eskaini ere egin behar du, haurra eroso egon eta garapenean aurrera joan dadin. Bestalde, eskolako kideekin ere kontaktuan egon behar da baita eskolatik kanpo dagoen laguntza zerbitzuekin ere, hala nola, berritzeguneko zerbitzuekin.

 Askotan, ez da batere erraza koordinazioa izatea, baina koordinazio egokia egon dadin adibidez, guztien parte-hartzea sustatu behar da eta guztien jarrera egokia izan behar da, hau da, edozertarako prestasuna edukitzea eta batzuetan, malgutasuna adieraztea. Beraz, guztien iritziak kontuan hartu behar dira haurren egokitzapena errazagoa izateko.

Bukatzeko, eta ikaskuntza prozesuari balorazio bat emateko asmotan, aurrerago aipatu dudan moduan, espero nituen helburuak eta emaitzak bete egin ditudala uste dut. Bestalde, ikasgaia bukatutzat eman dezaket alde batetik, zeren eta, denbora aurrera joan da eta kurtso bukaeran gaude, baina bestalde, ikasgai honi buruz gehiago ikasi behar dugula uste dut. Azken finean, gizartea etengabe aldatzen doa eta irakasleak izango garenok, inklusio eta aniztasunari buruz informazio gehiago ikasten aritu behar garela uste dut. Orain dela urte batzuk, irakasleak ez zituzten asko prestatzen gai hauei buruz, baina gaur egun, eskoletan dagoen aniztasuna dela eta, nahitaezkoa ikusten dut prestakuntza bat izatea.

Amaitzeko, ikasgai hau Hezkuntza Premia Berezia dituzten ikasleei erantzuteko baliagarria dela uste dut. Hasiera batean, ikasgaia hasi zenean eta ikasgaiaren aurkezpena izan genuenean, ez nekien oso ondo nondik nora zihoan gaia eta nondik nora joango nintzen ni gaia lantzen, baina aurrera gindoazen heinean, ikasgai hau nire buruan forma hartzen hasi zen eta hainbat kontzeptu desberdin landu ostean, konturatu nintzen beharrezko ikasgai bat zela bai aniztasunari baita Hezkuntza Premia Bereziari buruz jakintza berriak izateko eta etorkizunean halako egoera batean zaudenean, zer egin behar duzun jakiteko.

Laburbilduz, ikasgai hau oso baliagarria izan zaidala aipatu beharra daukat. Alde batetik, jorratutako hainbat kontzeptuei buruz ezer gutxi nekielako eta honi esker, kontzeptu berriak barneratu ditudalako eta bestetik, etorkizunerako baliagarria izango zaigulako. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario