Bi
aste eman ditugu esperimentakzion delakoarekin, hau da, Eskola Inklusiboaren
Oinarriak eta Ikastetxearen Antolakuntzaren ikasgaiak elkartu egin dira eta
31.taldeko eta 32.taldeko ikasleak talde ezberdinetan banandu egin gara. Honen
helburuetako bat, ohiko taldekoak ez diren pertsona ezberdinekin elkartzea eta
talde lanean aritzea izan da.
Talde
bakoitza gela batera joan da eta bertan, beste talde batekin topatu egin gara.
Nire taldean adibidez, 2 pertsona baino ez ginen egon, beraz, beste talde
batekin elkartu ginen lanean aritzeko.
Hasieran galduta ibili ginen ez genekielako zer egin behar genuen. Ez
genekienez zer egin, bakoitzak zuen informazioa besteekin konpartitu genuen eta
hortik abiatuta, gure murala egitea erabaki genuen.
Gure
murala, talde elkarreragileei buruz doa. Gai hau erabaki genuen, alde batetik,
kurtso honetan boluntario bezala ibili garelako eta bestetik, gai interesgarria
iruditu zaigulako muralean txertatzeko. Bertan, talde elkarreragileak zer
diren, zeintzuk diren helburuak, irakasle taldearen eta boluntarioen rolak
zeintzuk diren, jarduerak nola antolatuta egon ahal diren eta bai boluntarioen
ebaluazioa baita ikasleena ere agertzen da. Bukatzeko, aholkularien eta
familien papera zein den agertzen da.
Amaiera
emateko, esan beharra daukat, oso gustura ibili naizela tokatu zaidan
taldearekin, bakoitzak bere ideiak ematen zituelako eta egin beharrekoak ondo
banandu genituelako, adibidez, batek idazten zuen bitartean, besteek zer idatzi
behar zuen esaten genuen, edo irudi ezberdinak ebaki egiten genituen, edo
muralean irudiak itsasten genituen. Beraz, elkarlana sustatu egin dela argi eta
garbi ikusten da.
Laburbilduz,
esperimentakzion proiektua oso baliagarria iruditu zait gure etorkizunean
prestatuta egon gaitezen. Beste modu
batean esanda, betiko pertsonekin lanean ibiltzea ohituta gaude eta era
honetan, beste pertsona batzuekin elkarlanean ibiltzeko aukera ematen du.
Beraz, proiektu hauek baten baino gehiagotan egiteko prest nago.

No hay comentarios:
Publicar un comentario