jueves, 16 de mayo de 2013

GELA EGONKORRA


Gela egonkorra haur guztien integrazioa bultzatzeko baliabide bat da, hau da, Hezkuntza Premia Berezi eta larriak dituzten ikasleei zuzendutako gunea da. Normalean, ikastetxe publikoetan dagoen gela da eta bertan egoten diren haurrak, baliabide egokituak erabili arren ohiko gelan erritmoa jarraitu ezin dutenak  hartzen dute parte.
Gela honetan ez dago ohiko geletan erabiltzen diren irakasgairik, alde batetik, autonomia eta komunikaziorako gaitasuna bezalako arloak jorratzen dira, eta bestetik, ikasketa trebetasunak lantzen dira. Oso eskola dinamikoak dira eta egitura eta gauzen kokapena haurren beharretara moldatzen da, hau da, behar dutena baino ez dago gelan, kontzentrazioa galtzeko arriskua egon ez dadin.
Gela egonkorretan, gehienez 5 ikasle egon daitezke eta maila ezberdinetako haurrak topatu ditzakegu, baina dituzten lanak banakakoak dira. Bakoitzaren premiei erantzun behar zaienez, material pertsonalizatua eta egokitua egon behar da.

Gela egonkorraren ezaugarriak honako hauek dira:
-     Behar den espezialitatea Pedagogia terapeutikoa da.
-     Gelak hezitzaile bat edo gehiago ditu.
-     Tutoreaz aparte, laguntzaile bat ere egoten da.
-     Gela bakoitzeko ratioa 4-5 ikaslekoa da, duten arazoaren arabera.
-     Curriculum egokitzapena egitea beharrezkoa da.
-     Curriculuma garatzeko material eta ekipamendu bereziak behar ditu.
-     Ohiko ikastetxean integraturiko espazio fisiko propioa du.
-     Espazio komunak, ordutegiak, eskola-eguna eta egutegiak, ikastetxe arruntak   dituen berdinak izango dira.

Gela egonkorretan parte hartzeko, ikasleek, honako hau eduki behar dute:
-     Erdiko mailako adimen-atzerapena, atzerapen larria edo atzerapen sakona.
-     Ezagutze-garapen baxua.
-     Ohiko ingurunean funtzionamendu eskasa.
-     Garapen oinarrizko eremuetan gorabeherak: soziala, portaera, komunikazioa …
-     Beste nahasmen batzuk, urritasun sentsoriala edo asaldura motrizak.
-     Banakako laguntzan eta lanak egiteko, askotan gainbegiratu beharra.

Beraz, ezaugarri guzti hauek kontuan hartuta, Curriculuma osatzean, honako aspektu hauek kontuan hartu behar dira:
-     Oinarrizko osasun eta ongizate-premiak.
-     Autonomia pertsonala.
-     Gizarte-ingurunearen ezagutza eta ulermena.
-     Gaitasun kognitiboen garapena.
-     Komunikazio-trebetasunen garapena.
-     Ingurune fisikoaren ezagutza.
-     Inguru desberdinen funtzionamendua: eskola, etxea, gizartea, lana …



No hay comentarios:

Publicar un comentario