Harrera Planaren funtziorik garrantzitsuena,
umeen integrazioa eta eskolatze prozesua errazten dituen pausu edo
neurri batzuk ezartzea izango da. Eusko Jaurlaritzak, “Ikasle berriak
ikastetxera egokitzen laguntzeko helburua duen jarduera protokoloa” bezala
definitzen du. Azken finean, Harrera Planak, ikastetxera etortzen
diren kanpoko ikasleen premia linguistiko eta Kurrikularrak bermatzeko
estrategiak jaso behar ditu eta, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barruan
kokatuta dago, hezkuntza maila guztietara aplikatzeko helburuarekin.
Ume guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko
eskubidea daukate, hezkuntza hori, ikasle bakoitzaren ezaugarrietara moldatuta
egonda. Curriculuma era orokorrean bideratuta dago, baina premia berezien
existentziaz kontzienteak gara, baita eskakizun edo behar ezberdinez ere.
Horregatik, ikastetxea aniztasunari erantzun egokia emateko gai izan behar da.
Harrera Plana aurrera eraman ahal izateko, lehenik
eta behin ikasle berrien ezaugarriak berrikusi behar dira, hauen etorrerak
eragiten dituen aldaketak txertatzea eta haien ikasketa prozesua eta inklusioa
erraztea lortu behar duelako eskolak. Ezaugarri guzti hauek berrikusi ondoren,
jarduera konkretuak diseinatu beharko dira, ikasle guztien inklusioa errazteko
eta irakasleekiko harremanak bideratzeko.
Harrera Plana osatzearen lana, koordinazio pedagogikoko
batzordeari dagokio, irakasle taldearen parte hartzea bermatuz. Beti ere,
klaustroak eta OGG-ak onartu beharko dute diseinatutako plana.

No hay comentarios:
Publicar un comentario