Laguntza
ikasleen garapena, heziketa, interesa eta ongizate pertsonala garatzeko
estrategia edo errekurtsoa da. Normalean, ikasgela arruntean erabiltzen diren
baliabideak edo jarduerak jarraitu ezin dituztenean ematen da, hau da, banakako
laguntza eskainiko zaie.
Banakako
laguntza, gelatik kanpo edo gelan bertan eman daiteke. Gelatik kanpo ematen
denean, laguntza gelara joaten da haurra irakasle edo aholkulari batekin, eta
gelan bertan ematen denean, aldiz, beste irakasle bat egoten da klasean bertan
haur horrekin behar duen laguntza jasotzeko.
Agertzen
den irudi honetan, 4 laguntza mota desberdin agertzen dira:
1. Laguntza terapeutikoa:
Laguntza mota hau ikasleentzat bideratuta dago eta bertan aditu edo espezialista
desberdinak parte hartzen dute. Laguntza terapeutikoa laguntza geletan ematen
da eta ez gela arruntetan, eta arau, curriculum, … propioak agertzen dira.
2. Banakako laguntza edo
laguntza kolaboratiboa: Laguntza mota hau ikasleentzat bideratuta dago, eta
irakasleak ez badaki zer egin edo nola jokatu behar duen, beste irakasle
batzuen laguntza izaten dute, hau da, guztiok kolaboratu egiten dute. Honako
laguntza gela arruntean baino ez da ematen.
3. Kontsulta edo
errekurtso laguntza: Laguntza mota hau eskolan bertan ematen den laguntza da.
Eskolak nola jokatu behar den ez dakienean, laguntza izaten duenean jorratzen
da.
4. Laguntza Curricularra:
laguntza mota honekin, eskolaren hobekuntza lortzeko erabiltzen da. Eta honako
hauei bideratuta egon daiteke:
·
Eskola: Bertan laguntza profesional desberdinak parte hartzen dute edozein
aktibitate jorratzean.
· Gela: Gela arruntaren irakaslea eta Laguntza irakaslea elkarlanean aritzen
dira.
· Irakaslea: Formakuntza laguntza bat eskaini egiten zaie prestakuntza
hobeago bat izan dezaten.
· Ikaslea: Banakako laguntza eskaini
egiten da zailtasunak dituzten ikasleei.
· Familia: Familiaren eta eskolaren arteko elkarlana sustatu egiten da bilera
ezberdinak sortuz adibidez.
· Eskolen arteko laguntza: Bertan, zentro ezberdinen artean, informazioa
trukatu egiten dute, arazoak konpartitzen dute eta kasu batzuetan programa
desberdinak elkarren artean diseinatzen dituzte.


No hay comentarios:
Publicar un comentario