Azken hamarkadetan, Espainiako Estatuan
hainbat lege argitaratu izan dira hezkuntza sistemari erreferentzia egiten.
Orain, PP-ren gobernuak LOMCE legea ezarri nahi du, eta lege honekin, estatuak
erabaki guztiak hartuko ditu:
· Curriculuma gehiago
zentralizatuko du, hau da, lehen %55-a eta orain, aldiz, %65-a.
· Estatuak ezarritako
azterketak maizago egingo dira. Lehen, Batxilergoaren amaierako hauta-proba zen
eta orain, berriz, LH-ko 6.mailan, DBH-ko amaieran eta Batxilergoaren amaieran
izango da.
· Hizkuntza nagusia gaztelania
izango da.
· Ikastetxeetako zuzendaritzek
administrazioaren zerbitzuetara aritu beharko dute.
·
….
Aipatutakoa kontuan hartzen badugu, esan
beharra dago lege honekin ez dela ezer onik lortuko, guztiz kontrakoa,
hiritarrentzat ondorio kaltegarriak baino ez dira agertuko. Argi eta garbi
ikusten da, aldaketa honekin hiritarren ongizatea lortu nahi ez dela,
politikarien ongizatea baino ez da lortu nahi.
Beste herrialde batzuk kontuan hartzen
baditugu, hala nola, Herbehereak, Finlandia, Alemania, Estonia, … udalen
parte-hartze zuzena sustatzen da, eta honek, emaitza onak ateratzea lortzen du,
hau da, deszentralizazio prozesuak hezkuntza-kalitarearen onerako indartu egin
dira eta ez alderantziz. Gainera, pedagogo ezagun batzuk egindako ikerketen arabera,
adibidez, Howard Gardner-ek egindako ikerketari esker, ikus dezakegu eskola
komunitateak parte hartzen badu, ikasleek era guztietako emaitzak hobetzen
dituztela, emaitza akademikoak barne. Beraz, guzti hau kontuan hartzen badugu,
garbi ikusten da PP-k jarri nahi duen legea, ez duela kalitatea hobetuko,
alderantziz baizik.
Laburbilduz, lege honek ez du ikaslearen
garapena era integralean hartzen eta pertsona bigarren plano batean uzten du.
Gainera, ikasleen arteko konpetentzia indartzen du eta ez ditu pertsona
konpetenteak sortzen. Ondorioz, lantegiek eta bestelako lanek behar dituzten
pertsona konpetenteak, arduratsuak, sortzaileak, … ez ditu prestatzen.
Amaitzeko esan beharra daukat LOMCE lege
honekin ez natorrela bat, zeren eta, lege honen xedea politikarien ongizatea
lortzea da eta ez gizartearen
ongizatea. Gainera hezkuntzan oztopo
asko jarriko ditu eta aurrera joan beharrean atzera bueltatiko ginateke. Beraz,
nire pentsamenduen eta uste dut, beste pertsona askoren pentsamenduen kontra
dagoen lege bat da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario